Euskarafobia gutxitzeko prebentzioa

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2019ko urr. 3a, 12:46

Osasunbideak gaixotasunen prebentzioan egiten duen lan txalogarria hobetzeko aholkua. Euskararen aurkako gorroto tasa handiak osasun arazo larriak eragin ditzake. Nire uste apalean, ona litzateke tasa hori apaltzen saiatzea. Guztion onerako. Adibide bat besterik ez, gurean oraindik euskarafobiak ekar dezakeen arriskuaz ohar gaitezen. Foruzaingoko sindikatu batek –SPFk- astearteko sententzia ezagutu eta berehala, prentsa ohar bat kaleratu zuen Gobernuari eskaera eginez: ahalik eta azkarren ken ditzala euskararen arrasto guztiak foruzainen bulego, auto, arropa eta paperetatik. Kasu honetan argi ikusten da: gaixotasunak buruko arazo larriak eragin ditzake. Tratamenduaz zer? Osasunbideak erronkari heldu eta euskarafobiaren tasa gutxitzeko neurriak hartu beharko lituzke. Kasu honetan, Barne Departamentuak ere badu zer eginik. Izan ere, baliteke euskararen aurkako gorroto tasa hori handiegia izatea gure artean polizi lanetan segitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!