Aitor eta Gabriel

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2019ko ira. 19a, 14:30

Pedro Sanchez ez da kikiltzen den horietakoa. Hori behin baino gehiagotan erakutsi du etsai gogorrenen aurka, alegia, alderdikideen kontrako liskarretan.

Azken urteotan, apustu arriskutsuak egin eta ongi atera zaizkio.

Nafarroan ere hala jokatu du, Madrilgo ikuspegitik etekin gutxi eta zama handia zuen gobernu-koalizioari bedeinkapena emanez.

Oraingo jokaldiarekin, berriro, arriskua gustuko duela erakusteaz gain, beste zerbait ere argi utzi digu: arduragabe hutsa dela.  Pablo, Albert eta beste Pablo ere bidaide ditu epe motzeko taktizismo merkean.

Ba al da Madril aldean Estatu gizon-emakumerik? Bai, Aitor eta Gabriel. Euskal abertzalea bata; katalan independentista bestea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!