Purrustada txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2019ko eka. 20a, 14:39

Nik badakit kirolean bezala politikan ere, emaitzak agintzen duela: irabazi edo galdu. Kontua da nik gero eta gehiago erreparatzen diodala irabazi edo galtzeko moduari. Txikitatik erakutsi ziguten: irabazten zein galtzen jakin beharra dago. Beti ere, errespetuz, duintasunez.

Atzo Parlamentuan ikusitakoa partidaren tanto bat besterik ez zen izan. Tanto garrantzitsua, hori bat. Ikustekoa izan zen galtzaile batzuen erreakzioa. Eta, batez ere, entzutekoak ahotik bota zituztenak. Purrustada txapelketak badu arriskurik, alegia, txapelduna izateko lotsagabe edo ergel hutsa zarela frogatu behar duzu. Atzoko sari nagusia Ines Arrimadasek lortu zuen.

Hori dena tanto bat galtzeagatik. Partida galtzen badute, zer ez dute esanen, zer ez dute eginen?

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!