Badira aldez aurretik irabazitako bozketak. Eta ez naiz ari politikaz, Sanferminetako txupinazoaz baizik. Bozketa egin aurretik argi zegoen La Pamplonesa zela aurtengo irabazlea.
Beraz, zorionak La Pamplonesari eta kritikatxo bat Udalari, beste hautagaitza bultzatzeagatik. Ni Luis Sabalza banintz, ez nuen udalaren eskaintza onartuko. Egia da zangozarrak, aurten, garaipenetik aski izan duela. Baina inori ez zaio galtzea gustatzen, are gutxiago holako jipoia hartuta.
Horixe gertatuko zela zekiten udal agintariek bazuten, nire ustez, dotoreago jokatzeko aukerarik: aurtengoa bozketarik gabeko txupinazoa edo, inork besterik bultzatzen ez bazuen, hautagai bakarreko bozketa. Inork ez zuen kritikarik eginen. Eta Osasunak ere ez zuen denboraldiko porrot bakarra jasoko.