Bizitzan porrota hain gurea denez, funtsezkoa da galtzen jakitea. Haurrei berehala ikasi beharreko lezioa da, porrota adiskidetzat harturik aitzina segitzen jakin dezaten. Ez da deus gertatzen galtzeagatik. Eta beti ere, garaipenean zein porrotean, duintasunez jokatu behar da, errespetuz, esporrinkeriarik egin gabe.
Aldaketarenak egin du, laukoak zituen bi indar ez abertzaleek huts egin dutelako. Kontua da, nire ustez, igandeko galtzaile nagusiak abertzaleak direla, beste inork ez baitzuen laukoari eusteko ilusio handiagorik.
Abertzaleek galtzen badakite. Meritu handirik ez dute, berrogei urtean horretan trebatzeko aukera zabala izan baitute. Oraingo galdera da: aldaketaren ondoren, zer? Batzuek kontrakoa uste arren, etorkizuna idatzi gabe dago. Eta egunotan kopetilun dabiltzan abertzaleek horretan badute zer esanik, zer eginik.