Bihar amaituko den hauteskunde kanpainaren bigarren zatia berezia izan da. Astelehen gauean Osasunak igoera lortu eta marea gorria hasi zenetik, futbolak bigarren planoan utzi ditu hautagaien proposamenak.
Osasuna gero eta euskaldunago honek biztanle, politikariak eta komunikabideak ere batu ditu. Berriro ere frogatu dugu: talde gorritxoa da nafarren arteko lotura bakarra. Nafarroa arragoan hunkigarria ere bada abertzale eta ez abertzaleak, Opusekoak eta okupak elkarrekin Gora Osasunaka ikustea. Hunkigarria bezain kezkagarria, ezta?
Adiskidantza giroak, ordea, ez du iraunen. Igandean, gurea borroka toki ekaitzez betea izanen da berriro. Orduan, nor bere lubakira, Osasunak beste balentriaren bat lortu arte.