Pablo Casado marxista da, Grouchoren jarraitzaile sutsua. Nik printzipio batzuk nituen. Horiek gustuko ez baidituzue, hementxe dituzue beste batzuk.
Casado ultraeskuinera joan zen. Vox-ek butzatuta, Aznarrek hala aginduta edo, besterik gabe, eremu hori delako berea.
Eta porrotaren ondoren, hura dena ahaztu eta, orain, berea zentroko alderdia dela dio.
Hamaika ikusteko sortuak garela bagenekien. PPrena, ordea, barregarria da. Groucho Marx baino askoz barregarriagoa.