Nafarroako lehendakari ohi bati entzun nion: politikan gazte sartu eta zeregin horretan erretiroa hartzea zaila bezain gogorra da. Hark, politikatik kanpoko lanbidea izateko premia azpimarratzen zuen, alderdi eta erakundeetan aske eta eroso aritzeko modu bakarra delakoan. Egia da: politikaren funtzionarioek direnak eta ez direnak egin behar izaten dituzte zerrendetan joateko, alderdi barneko mugimenduetan beti garailearekin lerrokatzeko, labankadaz beteriko mundu horretan bizirik segitzeko.
Gaurko egunkarietan ditugu politikari klase horren ordezkari batzuk, hurrengo hauteskunde zerrendetan ere hautagai izan nahi dutelako. Nire aldetik, kritikarik ez, kontrakoa baizik. Nik merituan jarri nahi nuke azpimarra, Lazkao Txikiren esaldia gogoan: Politikan gauza politikan ez. Mundu horretan gazte hasi eta erretirorainoko ibilbidea egiteak badu, zinez, meriturik.