Urterokoa: urtarrilaren amaierako euria, elurra eta hotza albistegietako protagonista nagusi bihurturik.
Harrigarriena, eta albiste bihurtzea mereziko lukeena, kontrakoa litzateke: urtarrilaren amaieran hogeita hamar graduko tenperatura eta euriaren arrastorik ez izatea.
A ze eguraldi txarra! Azken bi egunetan hamaika aldiz entzundako esaldia. Eguraldi txarra? Txarra abenduaren erdialdetik honainokoa izan da, ur tantarik ez duelako bota. Behingoz negua bere aurpegia erakusten hasi eta berehala, denok nazkaturik, noiz atertuko duen galdezka.
Egun goibela argi bihurtzea da gakoa, euria dantzan hasteko pizgarri bihurtuz.
Gogoratu: “Ur tantak goitik behera/ Santurtzin zein Iruñean/bardin-bardin jausten dire/kalien. Euritan dantzan”.