Errudunak kazetariak, beti bezala

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti

Vox espainiar politikaren agenda markatzen ari da eta protagonismo horrek jende asko asaldatu du. Batzuek kazetariei ere kargu hartu diete, Abascalen mezuak hedatzeagatik.

Nik kontrakoa pentsatzen dut, alegia, kazetariek Abascalek-eta esandakoa zabaldu behar dutela, funtsezkoa delako jakitea zer dioten, zer nahi duten. Arazoa ez da, beraz, Vox-en oihartzun mediatikoa. Arazoa da Espainiako indar aurrerakoien ahultasuna eta etsipena, mehatxu horren aurrean ere ez baitira gai aurrerakoiak batu eta ilusioa pizteko. Mezu etsigarriena nahiago dute: eskuina eta ultraeskuina eskutik helduta datoz, eta horri aurre egiteko modurik ez dago. Jainkoek bidalitako uholdea balitz bezala.

Errazagoa da kazetariak errudun bihurtzea, norbere ahuldadea onartzea baino.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!