11etan Maisonnaven

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2018ko aza. 8a, 12:22

Irrati honen hogeita hamargarren urteurreneko elkarrizketetan jakin dugu: entzule askok dute Mikel Bujandarekin dutxatzeko ohitura, goizeko lehen orduan. Ohituren seme alabak gara. Irratia ordu berean entzunen dugu, egunkaria hartu eta nor gustuko duen tokitik irakurtzen hasiko da. Kiroldegiko aldageletan sartu eta betiko lekua bilatuko dugu.

Nik goizeko lan etenaldiarekin ere badut nekez hautsiko dudan ohitura. Azken 25 urteotan, San Zerningo elizak goizeko hamaikak iragartzean bulegoko argia itzali eta lankide baten bila joan naiz, elkarrekin kafetxo bat hartzera joateko.

Aste honetan erretiroa hartu du, Kontuen Ganberan hogeita hamasei urte egin idazkari nagusi karguan eginda.

Etxe honetan asko gara haren hutsunea nabaritzen dugunok. Gehienek profesional eta lankide bikaina zelako. Eta nik, horrez gain, kafe garaiko laguna ere galdu dudalako.

Beraz, Luis, irratia entzuten ari bazara, badakizu: hamaiketan Maisonnaven.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!