San Fermin ikastolan bisitan

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2018ko urr. 25a, 13:28

San Fermin Ikastolan bisitan izan nintzen atzo, Haur Hezkuntzaren eraikinaren inaugurazio ekitaldian.

Eraikin zoragarria da: zabala, argia, atsegina, malgua. Arkitektura konfiantzaren pedagogiaren esanetara makurtu da. Helburua da haurrak goxo, gustura egotea, heziketa oparoena konfiantza giroak ematen duelakoan.

Ikastolen alde onen artean dago, hasieratik, pedagogian oso berritzaileak izan direla. Euskal Herriko beste lurraldeetan bezala, hemen ere beste inork eskaintzen ez zuen euskarazko irakaskuntza bermatu zuten. Ez dira publikoak, ez dira pribatuak. Herritik sortu ziren, gurasoen kooperatiben izaera juridikoa harturik.

Nafarroan estrategikoak izan dira euskararen biziraupenerako. Eta estrategikoak dira gaur ere, kalitate handiko irakaskuntza eskaintzen dutelako, euskara ardatz nagusitzat harturik.

Atzo San Fermin Ikastolako eraikin berrian paseatzen ari nintzela batek hiru-lau urteko ikasle izan nahi lukeela pentsatu nuen, eremu zabal, argitsu eta atsegin horietan bizitzen hasteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!