Politikaren ziurgabetasuna

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2018ko eka. 7a, 12:40

Politika ziurgabetasunari dago lotua, ez baitu zer ikusirik zientzia zehatzekin. Agintarien erabakiak, gehienetan, apustuak dira. Horregatik, mundu horretan dabilenak amildegiaren inguruan mugitzeko ausardia behar du.

Daniel Innerarityren azken liburutik harturiko ideia hori askotan gogoratu dut azken egunetan, Madrili begira ari nintzela. Politika ziurgabetasunari dago lotua, bai, di-da batean dena alda daiteke. PNVri esker egonkortasuna lortua zuela uste zuenean, Rajoy amildegira erori zen. Sanchez kementsua, berriz, aukera ikusi, apustua egin eta, momentuz, zeruraino igo da.

Madrildik Iruñera. Sanchezen garaipenak zenbateraino eragin dezake hemengo egoeran? Aldaketaren osasun ona islatzen duen EITBren inkesta beteko al da?

Auskalo. Urte beteko epea oso-oso luzea da politikan. Sanchezek eta Rajoyk ongi dakiten bezala, politika ziurgabetasunari dago lotua. Di-da batean, dena alda daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!