Atertu gabe

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2018ko api. 12a, 14:35

Garai bateko neguak oraingoak baino gogorragoak, elurtsuagoak, eta euritsuagoak omen ziren. Hamaika aldiz entzundako esaldia errepikatzen zutenak mutu daude aurten. Ez da harritzekoa.

Xalbadorrek apiril hasieraz eta udaberriaren etorreraz bertso ederrak ditu eginak. Apirileko goiz batean esnatu eta etxe aitzineko sagar arbolan txori bat kantari sentitu zuen. Urepeleko artzaina orduantxe konturatu zen negu zitalak lekua utzi ziola primaderari.

Zitaletan zitalena aurtengo negua. Egutegiak aspaldian udaberriaren etorrera iragarri bazuen ere, neguak temoso segitzen du primaderari lekua kenduz, gugandik alde egiteko batere asmorik gabe. Eta guk, momentuz, goizean txoria kantari sentitzeko esperantzarik ez. Egun batean esnatu eta guardasola etxean uztearekin konformatuko ginateke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!