Lehortearen ondoren euria…eta horrekin ere haserre

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2018ko mar. 15a, 11:45

Nafarroako Gobernuak ez ohiko lan eskaintza publikoa iragarri berri du: bi mila lanpostu baino gehiago. Azken urteetan, Foru Administrazioko langile askok erretiroa hartu badute ere, lan eskaintza oso murritza izan da, Madrildik ezarritako debekuaren ondorioz. Beraz, langileria finkoak behera egin du, eta kontratatuen kopuruak gora. Osasunbidean kontratatuen kopurua ehuneko berrogeita hamaikaraino heldu da. Erdiak baino gehiago, beraz, kontratatuak.

Gobernuaren asmoa ezagutu eta txalotzeko moduko erabakia zelakoan nengoen. Behingoz lan eskaintza publiko zabala. Ba, nonbait, ez da horrela. Comisiones Obreras sindikatuko ordezkari bati entzun nion atzo irratian. Haren ustetan, ez dago pozteko arrazoirik. Izan ere, ez ohiko lan eskaintza ez da aski, horrekin ez baita behin behinekotasun arazoa guztiz konponduko.

Hori da marka! Urteetako lehortearen ondorioz euria egiten hasi eta horrekin ere haserre, lehortea betiko konpondu ez dugulako.

Duela bi urtetik, batzuk asetzea oso-oso zaila da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!