Labankadak herriko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2018ko ots. 1a, 13:14

Politika berria egitera heldu ziren. Betikoen moldea alde batera utzita, bestelako estiloa aldarrikatu zuten, berritasunez betea. Eta, egia esan, jendeak eskertu egin zuen ahalegina, horren truke boto kopuru handia emanez.

Zahar eta berriaren arteko banaketa egin zuten berea aldarrikatzeko. Horrek bazuen arazo bat, begi bistakoa: berria zahartu egiten dela. Egunen joan etorriak egin ohi du hori, beste inoren laguntzarik gabe.

Zahartuko zirela, beraz, bagenekien. Kontua da uste baino azkarrago gertatu dela. Di-da batean ikasi dute, eta praktikan jarri, betiko politikaren funtsezko lezioa: politikan benetako etsaiak ez dira beste alderdietakoak, etxekoak baizik.

Labankadaka hasi dira herriko plazan, guztiok horren berri zehatza jaso dezagun. Hasieratik esana zuten gardentasun erabatekoaren aldeko apustua eginen zutela. Hitza bete egin dute. Horretaz dudarik ez dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!