Eguberrien alde

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2017ko abe. 21a, 13:14

Politikoki zuzena ez bada ere, nik esan egin nahi dut: gustuko dut Eguberri garaia, arrazoi askorengatik. Hona hemen horietako batzuk:

Eguberri aitzineko egunetan musika eskaintza oso interesgarria dugu eskura, musutruk. Herenegun, esaterako, San Fermin Abesbatzak kontzertu zoragarria eskaini zuen Iruñeko San Saturnino elizan, Fermin Iriarteren zuzendaritzapean. Emakumezko musikagileen Eguberria lehen zatian, eta Britten-en “A ceremony of Carols” bigarrenean. Luxuzko kantaldi fina, hunkigarria.

Gustuko dut Eguberrietako musika entzutea, toki itxietan edo karriketan; eta lagunekin elkartzea arratsaldera arte luzatzen den aperitiboan. Gustuko dut pentsatzea hiru edo lau liburu ditudala zain, eta orri pasa patxadazkoan ariko naizela lanik gabeko egunotan.

Gustuko dut San Silbestre egunean beste milaka lagunekin batera Iruñeko karrikak zeharkatzea, lasterka, urteari aio esateko.

Eguberriek badute, jakina, arriskurik. Koinatu aluarekin sesioan aritzeko garai aproposa da; kontsumismoaz nazkatzeko edo hartu nahi ez ditugun kilo batzuk hartzeko. Eguberrietan ere, noski,oro ez da urre.

Besterik ez. Eguberri eta urte berri on!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!