Baserri berri bat

Erabiltzailearen aurpegia

Berrikuntza. Hori omen da mundu lehiakor honetan aurrera egiteko modu bakarra. Hori omen da ekonomiaren giltza nagusia.

Adibide bat: Baserria Baserriberri bihurtzea.

Arrisku handiko apustua da Iruñean menurik gabeko jatetxea martxan jartzea. Bezeroa sukaldariaren esanetara. Hark zer zerbitzatu, horixe janen dugu. Zazpi bat plater, sukaldaritza berritzailearen adibide gozoak denak. Bakoitza mahai gainean jartzean, azalpen laburra ematen zaio bazkaltiar edo afaltiarrari. Euskaldunei euskaraz.

Behin izan naiz Baserriberrin eta ederki afaldu nuen. Euskalerria Irratiaren Web orrian jatetxearen bideoa ikustean, bueltatzeko gogoa piztu zait.

Beste arrazoi batzuen artean, zoragarria delako ikustea euskara ederki moldatzen dela berrikuntzara.

Gu hiri honetan ohituegi gaude jaki gazietara. Asteazkenean horietako bat irentsarazi gintuzten. Horregatik, oso-oso gustura hartzen ditugu holako mokadu goxoak.