Iruñeko festa txikiak

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2017ko aza. 30a, 12:19

Gipuzkoa aldera bidean, sekulako ekaitzak harrapatu gintuen atzo. Irurtzundik aurrera euria gogotik ari zuen, Leitzara heldu eta euriaz gain, laino itxia; Pagozelain euria elur bihurtua zela ikusita buelta ematea erabaki genuen.

Eguerdirako Iruñeko parte zaharrean ginen, ekaitza atzean utzita. Comedias karrikan erraldoiak ikusi genituen, eta San Saturnino egunean peñaren eguna ospatzen duten Muthiko Alaiak-ekoak. Estafetan ere giro zoragarria zegoen. Ekaitzak aurreikusitako eguna zapuztu bazigun ere, aldaketa ez zen batere txarra izan.

Iruñean festa txiki eder asko ospatzen dira. Gehienek santuren bat dute aitzakia, atzokoa Iruñeko zaindaria. Batzuek bestelako festekin amesten dute, santurik gabekoak, alegia. Kontua da festa berrien aitzakia santuak ez baizik eta jainkotu dugun kontsumoaren omenezkoak izaten direla, denak Amerikatik ekarriak: Black Fridey edo Halloween. Zein baino zein gorrotagarria niretako.

Nik, aukeran, Iruñeko festa txikiak nahiago ditut. Atzokoa, esaterako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!