Kontsigna edo gogoeta

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2017ko eka. 8a, 11:57

Hemen banderak aise astintzen ditugu, nork berea. Kontsignak ere oso gustuko ditugu. Arrakasta handikoak dira, jendeak aise erosten ditu. Badakizue: dena zuri edo beltz, ñabardurarik gabe.

Hori da, neurri handi batean, gaur egungo politika, eta komunikabide gehienek ere horixe elikatzen dute.

Zorionez, gure artean bada gogoeta bultzatzen duenik. Solasbide elkartea, horietako bat. Urtero gai interesgarria aukeratu eta sinesmen eta ideologia anitzeko biltzen du horretaz hitz egiteko.

Aurtengo jardunaldia etzi izanen da, “Gazteak eta Europa: errealitatea eta itxaropena”, gaiaz mintzatzeko.

Nik badakit holako ekimenen oihartzuna oso apala izaten dela. Banderak astintzea edo kontsigna merkeak botatzea eraginkorragoa da, batek komunikabideen arreta nahi duenean. Kontua da, nire ustez, kontsigna gutxiago eta hori bezalako gogoeta gehiago behar ditugula.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!