Maldan behera, gero eta azkarrago

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2017ko eka. 1a, 12:34

Udan sartuko gaituen hilabetea hasia da. Ekaina, niretzat, gustuko hilabetea izan da beti, haurtxoa nintzenetik. Orduan, kurtso amaierako helmuga hurbil ikusteak poz handia ematen zuen. Bagenekien Sanjuanetara heltzeak opari ederra zekarrela: aio liburuei, ongi etorri haurtzaroko uda luze-luzeari!

Zer esanik ez dago: guk urtetan aurrera egin ahala, hilabeteak, kurtsoak eta bizitza bera azkarrago doaz, askoz azkarrago. Eguberrietatik Sanferminetara salto batean, ia konturatu gabe; eta uztailetik urte amaierarainokoa ere di-da batean pasatzen da.

Komunikabideek diotenez, Garesko Aldaz enpresako arotzak gaurtik lanean ari dira entzierroko hesiak paratzeko. Tonbola ere Sarasate pasealekuan martxan dago. Hortaz, festetara eramanen gaituen aldapan behera ari gara. Hilabete barruko kontuak gogoan, beraz.

Noizbait iragana eta etorkizuna alde batera utzi eta unean unekoaz gozatzen ikasi beharko genuke.

Estreinatu berri dugun ekaineko egun argitsu honetaz, esate baterako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!