Duela urte batzuk, artxibo bateko arduradunarekin solasean ari nintzela honakoa bota zidan: Guk hemen mila urtetik gorako dokumentuak ditugu. Idatzi ziren bezalaxe heldu dira guganaino. Uste duzu gaur ordenagailuetan idazten direnek mila urte iraunen dutela? Nik ezetz esanen nuke.
Azken egunetan, gure aitatxiren argazki batzuk bildu ditut. Ehun urteko irudiak dira, zuri beltzean eginak. Eta hemen ere, artxiboko lagunaren zalantza bera. Gure aitatxiren argazkiak guganaino heldu diren bezala helduko al dira gure bilobenganaino oraingo irudiak? Paperezko kopia egiten badugu, bai. Bestela, nekez.
Aro digitalean, paperari gorazarre egin diezaiogun, iraupenari dagokionez hori bezalakorik ez dagoela frogatu baitigu.