Antzanbordaundiko kontuak

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2017ko mar. 16a, 12:24

Lehenengo egunean, Beartzungo Antzanbordaundiko nagusiarekin solasteko plazera izan nuen. Martin Joxe du izena, eta aurten 101 urte beteko ditu. Nafarroa bitan banatzen duen mugatik metro gutxira sortu eta bertan bizi da.

Gerra aitzineko urteetan gure aitatxirekin kontrabandoan ibilia, horretaz mintzatzea zen helburua. Beste gai interesgarri asko ere hizpide hartu zituen, horietako bat 1936ko gerra. Izan ere, soldadutzara joan eta altxamenduak bete betean harrapatu zuen. Gernikako bonbardaketaren lekuko izan zen. Handik urte batzuetara, iheslariei laguntzen aritu zen, gizon, emakume eta haur asko Elizondon hartu eta Alduderaino eramanez. Bigarren mundu gerra hasi, Hitlerren tropak Frantzian sartu eta Martin Joxeren ardiak goxo-goxo zeuden belairaino heldu ziren. Aleman haiek oihuka hasi eta Martin Joxek zertaz ari ziren ideiarik ez…

Errazionamendu garaia, gosea, karabineroak… Zenbat istorio interesgarri, eta zer plazer handia horien lekuko baten ahotik jasotzea.

Gozatu egin nuen Antzanbordaundira eginiko bisitan. Telefonoko grabagailuan gorde nuen, noski, niretzat urrezko balioa duen solasaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!