Bruselatik deia, abisua edo jakinarazpena: Estatu Espainiarrean aberatsen eta pobreen arteko arrakala handitzen ari da. Aberatsak, gero eta aberatsagoak; pobreak gero eta pobreago. Eta pobreen artean, gero eta langile gehiago, soldata miserablea kobratzen duten langileak.
Ez da azken hilabeteotan Espainiar gobernuak Bruselatik jaso duen abisu bakarra. Fiskalitatearen ingurukoak ere aipagarriak dira. Hauteskundeen bezperetan egin ohi diren zerga jaitsierak onartezinak direla esan du, Estatuak (eta gainerako administrazioek) eman beharreko zerbitzuak bermatzeko diru-sarrerak behar dituztelako.
Madrildik urrun dago Brusela. Nafarroatik ez hain urrun. Eta hobe gehiago hurbiltzen saiatzen bagara hainbat arlotan. Fiskalitate eta berdintasunean, bi aipatzeagatik.