Ergelak saihestuz

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko aza. 10a, 13:10

Txirrindulariak eta oinezkoak sesioan ibili dira orain arte: espaloia norena den, hortik bizikletak joan daitezkeen ala ez…

Azken urteotan, ordea, oinezkoek beste arrisku handiagoa dute. Neska edo mutila izan daiteke, gaztetxo edo adinean sartua. Bide erditik doa, bi begiak eskuetan daraman telefonoan iltzaturik. Esku batek mobilari eutsiz, eta beste eskuko hatz pare bat ere etengabeko lanean, tekla txikiak azkar demonio mugituz.

Arazoa da hatzak ez ezik, hankak ere mugitzen dituela, aldi berean, nora doazen ikusi gabe. Aurrera beti, kontrako bidetik norbait badator apartatuko delakoan.

Eta zuk horixe egiten duzu, apartatu, baina hark ere norabidea aldatu eta zuregana dator. Eta orduan Iruñeko Udalari eskaera egingo zenioke: espaloien erdian farola batzuk jarri, mesedez, haiek ergelak saihesten ez baitute oraindik ikasi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!