Funtzionarioen oihua: Gora Osasuna!

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko eka. 16a, 12:15

Nik ere gozatu egin nuen atzoko partidarekin. Hiru lagunekin elkartu, eta zortzietarako hortxe ginen hirurok partida noiz hasiko zain. Asteazkenero egiten dugun pilota partidaz ari naiz. Partida amaiturik, polikiroldegiko ostatura joan ginen. Ohi baino askoz jende gehiago zegoen, guztiak telebistari begira. Ostatuko arduraduna pozik, asteko diru-bilketa handiena egin zuelako.

Oso futbolzalea ez izan arren, nik ere Osasuna lehen dibisioan ikusi nahi nuke. Ostatuko arduradunak, astean behin bada ere, diru pixka bat bilduko duelako eta milaka zalek poz handia hartuko dutelako. Eta bada beste arrazoi bat, noski. Jakina denez, Osasunak zor handia du guztiokin. Lehen dibisiora igotzen bada, diruz hain urri dabilen Nafarroako Ogasunak milioi batzuk hartuko lituzke.

Pentsatzen hasita, baliteke nafar funtzionarioei zor zaien aparteko ordain-saria ordaindu ala ez Merino edo Flañoren esku egotea. Edo, hobeki esanda, haien oinetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!