Musika Iruñeko etxerik zaharrenean

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko eka. 9a, 12:06

Gaurkoan sermoiak alde batera utzita, gonbidapen bat, zuei guztioi zuzendua.

Nik lantoki dudan Kontuen Ganberan ekimen batzuk antolatu ohi ditugu eraikin eder hau ezagutarazteko. Urtean ehunka lagun pasatzen dira hemendik, Iruñeko etxerik zaharrena ezagutzeko eta, bidez batez, erakunde honek egiten duen lan ilunaz informazioa jasotzeko.

Eraikina XIII. mendeko etxea da, barnean patio ederra duena. Bada, patio horretan gaur bertan kontzertu bat izanen dugu, Jaleando taldearen eskutik. Hainbat kantariren abesti ezagunak hartu eta flamenko kutsua emanez eskainiko dituzte.

Bi aste barru, Sanjuanetan, Euskal Herriko txistulari elkartearen txanda izanen da. Txistu, akordeoi eta perkusioa erabiliz, festa giroko pieza ederrak entzuteko aukera izanen dugu.

Pare bat kontzertu labur, ordu erdikoak edo, Iruñeko etxe eder batean. Sarrera librea, aretoa bete arte. Lehenbizikoa gaur bertan, arratsaldeko zortzietan, Ansoleaga karrikako 10.ean, Kontuen Ganberaren egoitzan. Gonbidatuta zaudete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!