Biktima ezberdinen arteko bilerak, Nafarroan ere

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko eka. 2a, 12:06

Pasa den larunbatean, Solasbide elkarteak berrogeita hamar lagun elkartu zituen Iruñean, bakeaz hitz egiteko. Batzuk teorian murgildu ziren: bakea eta justiziaren arteko harremana aztertu zuten, ikusten ez ditugun biolentzia motei ere erreferentzia eginez. Beste batzuek, berriz, zehaztasuna nahiago eta herri honetan jasan ditugun biolentziaz hitz egin zuten: 36ko gerra, ETAren indarkeria, GAL eta poliziarena…

Norbaitek mota ezberdinetako biolentzia pairatu dutenekin Gipuzkoan-eta egin diren bilerak aipatu zituen. Oso bilera interesgarriak eta hunkigarriak izan dira. Izan ere, biktimek argi ikusi dute badela guztiak batzen dituen zerbait: biolentziak eragin duen mina, hain zuzen. Hortik sortu da bake-bideetan aitzina egiteko derrigorrezkoa den enpatia.

Nafarroan ere antzeko zerbait egin zitekeela aipatu zen. Bada, larunbaterako dago iragarrita lehenbiziko bilera, atzo jakin nuenez. Euskal kristau talde batek bultzaturik eginen da, Zamartzeko monasterioan eta Aralarko santutegian.

Zorionak bultzatzaileei!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!