Jalgi hadi mundura!

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko mai. 19a, 12:32

Herenegun Iruñean eginiko jardunaldi bati esker ezagutu dugu datua: munduko hizkuntzen ehuneko bost besterik ez dago Interneten. Eta euskara dago horien artean, nahiko egoera onean.

Euskaldunok berandu deskubritu genuen literatura, eskola euskalduntzeko erabakia ere ez da hain zaharra, berrogeita hamar urte ditu; irratian euskaraz ere berandu hasi ginen, beste askorekin alderatuz. Eta telebistan euskaraz hasi ginenerako, noski, beste batzuek ibilbide luzea egina zuten.

Interneten, berriz, gehienak batera hasi gara. Eta ikusten denez, ongi gabiltza.

Gogoratu Etxeparek euskaraz eginiko lehen testuan esandakoa: Euskara, jalgi hadi plazara, jalgi hadi mundura. 1545. urtekoa da esaldia. Nafarrak, garai hartan, nekez irudika zezakeen noizbait euskara munduko plaza guztietara eramateko holako tresna bat asmatuko zela.

Internet du izena mundua aldatu duen asmakizuna. Euskara indartzeko eta mundura ateratzeko balioko ahal du!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!