Horri koldarkeria gehitzen zaionean, politikariak marka guztiak hautsi ditu. Txarrerako, noski.
Aurreko Gobernuak ETBren harrera oztopatzeko eta, beraz, nafar askoren eskubideak murrizteko eginikoa izan liteke adibide garbienetakoa.
Azken urteotan, Nafarroan arazo asko eta larriak izan ditugu. Bada, bost mila euroko soldata jasotzen zuten politikari batzuek, batere lotsarik gabe, herrikide asko nola izorratu zuten helburu nagusi. Biztanleriaren beharren gainetik bakoitzaren tema eta obsesioak.
Lezio ona da utzi digute. Nekez aurkituko dugu politikagintzaren alderdi ilun eta nazkagarrienaren adibide hoberik.