Korta, Doral eta Muguruza

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko api. 28a, 12:19

Herenegun Otegi eta Pagazartunduaren hitzak entzun nituen. Europar Parlamentuan hitz egin zuten, betikoaz, nork bere ikuspegitik. Mezu ezberdinak baina osagarriak euskal gatazka ulertzeko.

Atzo, Euskadi Irratiak biolentzia pairatu duten hiru gazteren testigantzak eskaini zituen: Ibai Korta, Jon Doral eta Ane Muguruzarenak. Lehen bien aitak ETAk hil zituen; Muguruzarena, eskuin muturreko terrorismoak.

Herri honetan ere, betikoaz ari garela, betikoei ematen diegu hitza. Eta, agian, bada garaia bestelako mezuak entzuteko. Askoz interesgarriagoak, hunkigarriagoak eta freskoagoak. Ibai Korta, Jon Doral edo Leire Muguruzarenak, hiru aipatzeagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!