Pronostiko gehienak bat datoz: ekainaren 26an hauteskundeak berriro, Madrilgo kongresu eta senatua aukeratzeko. Errepasa dezagun kaltetuen zerrenda.
Biztanleria galtzailea da, epai argia emanagatik ere politikariak ez baitira gauza izan hori kudeatzeko.
Kaltetuak dira, dudarik gabe, abenduaren 20an eserlekua lortu eta orain kolokan ikusten dutenak.
Eta lortu ez zutenak ere, helburua oso zaila dela dakienarentzat gogorra baita berriro kanpainan murgiltzea.
Horregatik, abertzaleek gobernuari babesa ematen diotenen arteko hitzarmena eskatu dute, zerrenda bakarra aurkezteko. Itxura guztien arabera, bakarrik geratuko dira, Podemosek eta Ezkerrak uko eginen diotelako aukera horri. Geroa bai eta Bildu zerrenda bakarra osatzeko gai izanen al dira? Sarri helduko da erantzuna.