Zertan ari dira obren inguruan elkartzen ziren jubilatuak?

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko ots. 18a, 12:45

Bisitari asko pasatzen dira nik lantokia dudan eraikinetik. Atzo bertan Burlatako jubilatu talde bat etorri zitzaigun.

Hogeita bost bat. Hogeita hiru emakume eta bi gizon.

Arratsaldean, liburutegi batera joan eta ikastaro bat amaiturik kalera zihoan talde batekin topo egin nuen. Hirurogei urtetik gorakoak ziren. Guztira, hogeita hamar bat. Denak emakumeak.

Erakunde, eliz eta antzekoetan, behartsuenen aldeko boluntario lanetan dabiltzan gehienak ere emakumeak dira.

Eta galdera da: non demontre sartzen dira erretirora heldu diren gizonezkoak. Garai batean, Iruñerriko obra guztien inguruan elkartzen ziren, borobilean, lanak kontrolatu eta kontu kontari aritzeko. Hori zuten goizeko zeregin nagusia.

Baina hori aspaldiko kontua da. Orain ez dago zuloak egiten hasteko dirurik, zuloa kontu publikoetan dagoelako. Eta afizio hori zutenek ez dakigu non arraio sartu diren…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!