Kazetarioi ez zaigu gustatzen mutu gelditzea, baina egia da batzuetan hitzik gabe geratzen garela, zer esan ez dakigula. Izan ere, Bernardo Atxagak kontrakoa esan arren, hitzak, batzuetan, gastatu egiten dira. Horixe pentsatu nuen nik Gasteizko gertaera ikaragarriaren berri jakitean.
Baina ezin gara mutu gelditu. Biolentzia matxista salatu eta estatu arazotzat hartzeko eskatu behar da. Guztioi dagokigu horri aurka egitea: agintari, kazetari, irakasle eta beste askoren arteko elkarlana behar da. Biolentzia horrek gero eta foku handiagoa eskatzen du, hilketa horiek ezin direlako estatistika huts bihurtu.
Azkenik, gogoratzekoa da emakumeek biolentzia sexista jasaten duten gehienetan beste biktima batzuk daudela: seme-alabak. Herenegun, zoritxarrez, modu lazgarrienean ikusi genuen.