Izan ere, ekimenak turismoa bultzatzeaz gain, mendi aldeko familia askorentzat abeltzaintzaren osagarri bihurtu da.
Gobernuak turismo arloan eginiko azken ahalegin serioa izan da. Geroztik, ez dugu ekimen aipagarririk ezagutu. Urtean behin, Fiturren ikusi ditugu agintariak, hori bai, batzuetan lotsa ematen zuen Nafarroaren irudia zabalduz.
Turismoak ez du sekula hemen indar oso handia izanen. Inguruan ditugun lurralde eta, batez ere, hiri batzuk erakargarriagoak dira, alde horretatik. Horregatik, hor ere, ezinbestekoa da elkar lanean aritzea.
Hori eta, jakina, Fiturren-eta saldu beharreko irudiaz hausnarketa egin, orain artekoa nabarmen hobetu daitekeelako. Alegia, zezen gutxiago eta kultura, natura eta gastronomia gehiago.