Nafarroako Unibertsitate Publikoan paretsu dabiltza euskara eta ingelesa: 250 ikasgai daude euskaraz eta 221 ingelesez. Gainerakoak, noski, gaztelaniaz ematen dira.
Kontua da euskarazko eskaintza oso desorekatua dela. Irakasle eskola alde batera utzita, gainerako graduetan gutxi ematen da lehenbiziko kurtsoetan eta gutxiago ondorengoetan.
Ongi dago Unibertsitate Publikoak hizkuntza aniztasuna zaintzea. Baina, batetik, euskarazko eskaintza hobetu beharko luke. Eskolan, gaur egun, hiru ikasletik batek euskaraz ikasten badu, portzentaje hori bete beharko litzateke.
Eta, bestetik, hemengo Unibertsitate batek bestelako apusturen bat egin beharko luke euskara eta euskal kulturaren alde: gradu, katedra eta dena delakoa, Nafarroak duen kultur altxor handienaren balioa nabarmentzeko. Nafarroako Unibertsitatean ere, alde horretatik, aldaketa behar dugu.