Politikariak epaile

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2015ko ira. 24a, 12:31

Udazkeneko lehen egunean, agintari berriek balantzea egin zuten. Diputazioan zein Iruñeko Udaletxean, kazetarien aitzinean agertu ziren orain arte eginikoaz mintzatzeko. Eta, jakina, eginikoaren balioa azpimarratzeko.

Zer esanen du agintari batek bere gobernuak eginikoaz? Nekez entzunen diozu kritikarik. Estrategia argia da: argi ilunetan lehenbizikoak azpimarratu, bigarrenak ahaztu eta egin gabekoez hitzik ez.

Eta zer esanen du oposizioak gobernuaren jardunaz? Dena penagarria izan dela, ez duela deus onik egin.

Desorekatua da oso politikarien epaiak: zuri edo beltza. Ederki edo oso-oso gaizki.

Politikariak ere argi-itzaldunak direnez, badakigu hori gezurra dela. Ez da zuri edo beltza, grisa baizik: batzuetan asmatu egiten dute, beste batzuetan ez.

Politikariei lan egiteko gogoa eskatu behar zaie, eta guztien alde aritzeko borondatea. Eta eskatzen hasita, epaile bihurtzean, bereaz edo besteenaz ari direla, oreka handiagoa ere eskatuko nieke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!