Irakaskuntza epe luzea eskatzen duen inbertsioa da, inbertsio estrategikoa, eta hori ulertzen ez duen estatuak ez du etorkizun argirik.
Orain Madrilen errebalidarekin gora eta behera ari diren bitartean, galdera da: Espainiako agintariek benetan uste dute irakaskuntza kontu estrategikoa dela?
Hala balitz hezkuntza legeak negoziatuko lirateke, nahiz eta alderdi batek gehiengo osoa izan. Batez ere, orain arte gertaturikoa gerta ez dadin: gobernu bakoitzak bere legea onartzen duenez, ez dago egonkortasunik, ez dago epe luzeko begiradarik. Eta hori gabe, ez dago arlo estrategikoa behar bezala kudeatzerik.
Nire ustez, zentralismoa beti txarra da guretzat, eta are gehiago irakaskuntzaz ari bagara. Kontuan hartu Espainiar estatuak nota oso txarrak dituela eskola arloan. Ez dago, beraz, lezioak emateko moduan. Kopiatzeko beste aukerarik ezean, beste ikasle azkarragoei begiratzea hobe, dudarik gabe.