Mundiala

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2020ko mai. 27a, 14:30

Ez da jende guztia jabetu, baina lehengo egunetan euskal idazleen mundiala izan dugu. Barkatu, mundiala ez, mundialak, Sustatu webglob ezagunak antolatuari berehala agertu baitzitzaion lehiakidea: Euskal Idazleen Mundial alternatiboa, izenik gabeko aita-amek munduratua. Haien leloa, ozen: “Beste euskal literatura batengatik. Bazterretik eta ertzetik”. Argi eta garbi. Edo ez hain argi. Zer den bazter eta zer den ertz, bederen, ez zait batere garbi gelditu, haiek mundialtzat jotzen dituzten idazleen zerrenda irakurrita. 24tik 19, gipuzkoar. Zilborretik hurbil dute batzuek mundua. Euskal literatura gazte, engaiatu, feminista, iraultzaile eta alternatiboak ez du gainditu lurraldetasunaren proba. 40 urte, eta gero hau.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!