Mendi-joa

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2020ko api. 29a, 14:48

Aspaldian giltzaperaturiko presoa asteburuko lehen baimenaldia noiz ailegatuko nola, hala guy, larunbata noiz etorriko, ordubetez bederen kanpoko airea arnastu ahal izateko, ogiaren eta letxugaren poltsaren aitzakiarik gabe. Luze izan da, luze izaten ari da. Horregatik, niri bederen, ihes egiten duen presoa bezala, barkagarriak zaizkit debekuari ixkin egiten saiatzen direnak. Gure artean, txapelduna, Tuterako herritar hori, Moncayora igo eta bideoa zintzilikatu duena. Lehenago, Errioxako mendietan ibilita gero, sarean ari izana zen, aholkuak ematen, jendeak alarma egoeraren arau zorrotzak nola saihestu, mendira atera ahal izateko. Gure heroiak ez du oraindik ikasi grina batzuk ezkutuan gordetzekoak direla, munduari haien berri eman gabe. Hainbertze arrasto utzita, aise jaso du pikoloen bisita. Kario pagatuko du bere irrika. Gaixo mendi-joa, gailurren deiari entzungor egin ahal izan ez diena. Barkagarri bekit auto-aipua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!