Akojonatuak

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2020ko mar. 4a, 14:32

Gure ama izutua dago. Akojonatua. Nire amaginarreba ere bai. 80ak ederki pasatuak dituzte biek eta ordu franko ematen dute etxean, telebistari begira. Eta telebistek solasgai bakarra izan dute azken egunetan. Edo ia-ia. Gure ama eta nire amaginarreba ez dira ergelak. Ikus-entzunezkoetan heziak direnez, badakite bereizten zein den albisterik garrantzitsuena. Batez ere, berrogei minutuko albistegi batean 20 minutu baino gehiago albiste bakar bati eskaintzen bazaio. Eta 20 minutu baino gehiagoz kontu berari bueltaka ibili ondotik, alferrik da erratea, “tira, hala ere, egoera ez da hain larria”. Hedabide batzuk ohartzen ari dira. Bertze gai batzuekin irekitzen ari dira. Zorioneko aferari leku gutiago ematen hasi zaizkio. Baina ez dakit berandu ez ote den. Gure ama izutua dago. Akojonatua. Nire amaginarreba ere bai. Eta ni pixka bat potroetaraino, bonbardaketa txatxu honetaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!