Italiarrei ere bai?

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2020ko ots. 26a, 12:00

Koronabirusaren hedapenaren gaineko lehen berriek hartaratuta, duela zenbait egun ohartarazi nuen bezero gutiago ikusten ez ote zen txinatarrek gure hiriburuan eramaten dituzten jatetxe, ostatu eta kafetegietan. Erdi txantxetan erdi serio jaulki nuen hori, baina berehala hasi ziren albisteak han eta hemen agertzen. Itxuraz, eritasunaren sorgunea Txinan zegoela-eta, ostalaritzan ere bere marka uzten ari ziren nazionalitate horren kontrako arrazakeria ekintzak edo, bertzerik gabe, beldur adierazpenak. Europan, gaitza batez ere Italiara, eta Italiatik bertze toki batzuetara hedatzen ari den honetan, jatetxe italiarrez oroitu naiz. Kutsaduraren beldurrez jendeak uko eginen die bat-batean risottoei eta lasagnei, tortelliniei eta carpaccioei, edo hori txinatarrei baizik ez zaie aplikatuko?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!