Hau da hau zortea tokatu zaiguna. Nafarrak gara, aizue. ‘Casi na’ erranen luke espainiarrak. Berdindu ezak hori, mutiko. Berdindu ezan, bai, neska. Zer eta nafarrak. Estatu osoan langabeziarik tikiena duen erkidegokoak. Eta langabezia hori beheiti. %9,01, EPAren arabera. Erran nahi baita, 28.500 lagun lanik gabe. Horixe baizik ez. 28.500 lagun. 28.500 gizon-emakume gure hiri berean, gure karrika berean, gure atari berean, gure etxe berean bizi direnak, lanik ez dutenak. Erran, 28.500 bakoitzari zein zoriontsuak diren nafarrak izateagatik. Erran anaia Xabierri, koinata Isabeli, iloba Iratiri…