Ez du asots handirik atera. Txio baten bidez jakin dugu. Espainiako armadak bere babesa eta sostengua erakutsi dio Turkiakoari, Erdoganen soldaduak Siriako kurduen kontrako hastekotan dauden erasoan.Sostengu morala, baina sostengua. NATOko armada bakarra da halakorik egin duena. NATOko estatu gehienak, ahoz behintzat, Turkiako gerla planen kontra ibili dira egun hauetan. Izan ere, Siriako kurduak Estatu Batuetako tropen lagun ibili dira, islamisten kontrako borrokan, baina hori bost axola Espainiako armadari. Kurduak terroristak dira eta beren estatu propioa sortu nahi dute. Heldu den larunbatean desfile militarra izanen da Madrilen, Espainiako Festa Nazionala kari. Eta lehen aldiz Barcinaren denboretatik, Nafarroako lehendakaria hor egonen da, Espainiako armadari gorazarre egiten.Maria Chivitek horixe eginen du, nafarrendako lotsagarri.