Behin berriz

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2019ko ira. 18a, 12:56

Ene bada. Jainko maitea. Jesus, Maria eta Jose. Zer bekatu egin dugu, zer hoben, zer izugarrikeria, zigor hau merezi ahal izateko. Hauteskundeak behin berriz. Kanpaina behin berriz. Postontziak boto-paperez gainezka. Megafoniadun autoak karriketan. Aurpegi irribarretsuak faroletatik dilindan. Horrorea. Behin berriz. Hau asperdura. Hau nagikeria. Hau nazka. Pedro, alua. Pablo, astopitoa. Ez dute merezi jasotzen duten soldata. Ez dute irabazi. Azaroan, bozkatzera. Behin berriz. Denak berdin segi dezan. Nafarroan ere, of course. Nafarroan ez baita zerrenda bakar euskaltzalerik izanen, ezta? Behin berriz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!