Hauteskundeak 2019

Maria eta Uxue

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2019ko eka. 5a, 11:51

Maria Chivite Uxue Barkosekin bilduko da gaur. Sozialisten lehendakarigaia-edo, jarduneko lehendakari eta Geroa Baiko buruarekin. Gustatuko litzaidake zilo ttiki batetik ikustea nola iragaten den topaldia. Zer erraten dioten elkarri. Eta nola. Ez dakit zehatz zer harreman duten bi emakume politikari hauek elkarrekin. Joan zaigun legealdian ez dira guti izan Uxue Barkosek Maria Chiviterekin Parlamentuan izan dituen ika-mikak. Guztietan, elkarrekiko begikotasun guti, eta halako jelosi bat sumatu diot cintruenigoarrari iruindarraren aldera. Azken hauteskundeetan PSN Geroa Bairi gailentzeak Chiviteri seguru aski eman dion pozaldiak, beraz, politikaren ingurumariak gainditu eta alor pertsonala ere zipriztinduko zuen: “azpian hartu haut, urdanga halakoa”. Chivite, ordea, Barkos ez bezala, ez da inoiz Nafarroako lehendakaria izanen. Hori oroitaraziko nioke gaur, gaiztoki, Barkos banintz: “Maria gaixoa, beti bigarren. Nik egin hintzaket lehendakari. Pena, Madrilen ez baitinate uzten”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!