Hauteskundeak 2019

Abstenitu, jende duin-duina

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2019ko mai. 29a, 14:18

Behar bezainbat negar egin dugu jada? Edo Boabdilena egiten segitu beharko dugu lau urtez, gizonki edo emakumeki defendatzen jakin ez dugunagatik. Politikaren unea etorri da. Kalteen minimizazioarena. Hara, “agur, Asiron, agur” erran zuen Esporrin sozialistak igande gauaz. Euskaraz inork inoiz aditu dion hitz bakarra, Iruñeak menderen mendetan izan duen alkate euskaldun bakarrari burla egiteko. Eta hala ere, Asiron prest agertu zen atzo bere botoak eta bere taldearenak Esporrini emateko, Mayak eta Navarra Sumak udal gobernurik osa ez dezan. Uxue Barkos ere, Nafarroak inoiz izan duen lehendakari euskaldun bakarra, prest agertu da Chiviteren gobernu batean parte hartzeko, Esparzari bidea mozte aldera. Esporrin eta Chivite. Karakola eta barea. Baina makurrean hoberena. Ikusteko dago, gainera, Madrilek, Pedro Sanchezek, eman beharko baitie baimena. Bitartean, abstenitu, faborez, jende duin-duina, eta bere ideietan irmoegia. Igandekoa bai, desastrea. Oroitu, hala ere: Noainen gehiago galdu zen. Eta ataka pasatzeko endorfinak behar izanez gero, badakizue: kirola, eguzkia, txokolatea, larrua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!