Miraria

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2019ko mai. 8a, 12:27

Bertze hedabide batetik galdegin zidaten atzo zer azpimarratuko nukeen Nafarroak gobernu desberdin batekin bizi izan dituen lau urte hauetaz. Zenbait konturen artean ibili nintzen sigi-sagaka, ez dakit fundamentu handiz. Uste dut bat-bateko lanerako zer plazagizon txarra naizen jarri nuela berriz agerian. Izan ere, garrantzitsuena ahantzi zitzaidan: aldaketaren gobernuaren benetako miraria bere iraupena izan da. Begiratu 2015eko hemerotekei. Agintea galdu zutenek minutu bat ere ez zuten eman oihuka aldarrikatu gabe: “gobernu hau ezegonkorra izanen da. Ez du telediario bat ere iraunen”. Apokalipsi ekonomikoarekin bezala gertatu zaie. Aspaldi handiko gobernurik egonkorrena gertatu da Barkosena, zurkaiztu duten lau alderdien akordioetarako gaitasunari esker. Bai, bederen, orokorrean. Horra mirariaren gakoa. Nik mirarietan sinesten segitu nahi nuke hilaren 26tik aitzina ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!