Trenak

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2019ko api. 3a, 14:17

Hara iraupen luzeko langabea, gogoz hartuko luke orain, soldata urria zelakoan, duela bi urte baztertutako lanpostua. Horra morroi bakartia: ez baitzen berak nahi bezain ederra, gaztea, prestua edo sexualki aktiboa, uko egin zion bikotekideari. Orain, iragan-minez begiratzen dio bere ohe hutsari. Hona ETAko militante kartzelatua; Zapateroren garaian, ezezkoa eman zion Estatuak armak uztearen truke eskaintzen zionari. Rajoyren garaian horren erdiari ere emanen zion baietza. Trenak ez dira maiz bi aldiz pasatzen. Joan den azaroan Maravillas gaztetxekoek uko egin zioten Iruñeko Udalak Oscusen eskaintzen zien tokiari. Badakigu nola bukatu zen kontu hori: gaztetxekoak Rozalejotik kanpora egotzi zituen Nafarroako Gobernuak. Orain, lau hilabete geroago, baietza eman diote Oscusi eta Iruñeko Udalari negoziazioak eskatu. Ea tren hori berriz pasatzen direnetakoa den.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!