Berri Txarrak talde lekunberriarrak MTVn parte hartzea ez da berri ona izan batzuentzat. Nolatan, gure musikaren gailurra, multinazional musikalen ikurrean den jaialdian? Urbizu, alu traidorea! Bistan dena, euskal talde behar bezalako baten lekua gaztetxeak dira, sotoak, katakunbak… Ez distira eta glamour burges-kapitalistaz zikindutako toki argitsuak. Oteizak erran zuen, euskalduntasunaren apostolu erdaldunak: “ez dut nire derrota-historial garbia zikinduko garaipen kaka batekin”. Eta horrela gabiltza, galtzailearen etika masturbatorioan preso. Gure negarretan laketurik. Bazterrekoa naiz eta harro nago.